gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '12'

SAN MIGEL

Irudia

Uste da Laurgaingo leinuarena, Gipuzkoako leinurik zaharrenetakoa denarena izan zela erdi-haroan beren oinetxe inguruzn zegoen eliza eta hau zihurrenera gaur egun San Miguel eliza aurkitzen den leku berean zegoen.
1480 urteko dokumentuen arauera eliza honetanhilobiratzen zituzten Laurgaingo Jauntxoak.
Egungo tenplua XVI mendean hasitako berreraikuntza lanen ondorioa da, ondorengo mendeetako aldaketa eta gehikuntzekin.
Badakigu 1588 urtean Pedro de Mendiola hargin-maisuak, Deba, Azpeitia eta Tolosako elizetan bezalaxe, Laurgaingo elizako zatirik handienean hargin lanetan parte hartu zuela. Pedro de Mendiola hil zenean, Gracian de Egaña rduratu zen lanen akaberaz.
Isastiri jarraiki, XVII mendearen haseran eliza hau "parrokia zen, uhaska eta hiletekin, eta patroia Laurgaingo jauan da".
1717 urtea geroztik, nagusietako bat hiltzen zenean, "nagusiek elizan zeukaten hilobian" lurperatzen zuten. Hilobi hau duela urte gutxirarte egon da; jakin ahal izan dugu hilobiratzeko lekua gaur egun kripta antzeko leku batean dagolea, izkutuan, baina behar denean nabearen terrazozko zoru azpitik iritsi daiteke.
1862 urtean "oso egoera txarrean zeuden hilobiak berdindu egiten ziren lehen mailako pinuzko zorua jarriaz eta hilobiak bi behatzeko zabalerodun zirrinda beltzez aldendu ziren". Aldare urrearen eta nabearen losa gehienak ere konpondu ziren.
Dorrea 1877 urtean tximista batek asko kaltetu zuen. Azkenik, 1970 urte aldera, erreforma lan tamalgarri batzuren ondorioz bi aldeetako aldareak desagertu ziren. Hauek 1851 urtean Tolosako Alejandro de Aramendik egin zituen Vicente de Unanuek eratutakoaren arauera. Nagusien hilobiak, gaur egun Lardizabal familiarenak, desagertu egin ziren, terrazozko zorua jarri zen eta barruko apaindurak margotu gabe geratu ziren.
Elizak egun, bere horma biluts eta aldare-aurre inguruan irudiak sakabanatuta daudelarik, itxura hotza dager.
Eliza honek gurutze latinezko oinplanoa du, nabe bakarrarekin, abside angeluzuzenean amaituz. Estilo barrokoko dorre laukizuzena tenpluaren oinaldean.
Bi ataleko nabea, eta orobat gurutzadura eta kapera nagusia, kanoierdiko gangakin estaliak daude, eta hauen nerbioak, ortogonalak, pilastra prismatikoetan deskargatzen diren erdipuntuko fajoi-arkutan irozotzen dira.
Eliza seroraren etxetik banantzen duen aterpearen barnean, dorrearen oinarritza egiten duten erdi-puntuko arkuteriazko eliz atari bat altxatzen da. Aterpe honetatik sartzen da tenplura lehenagoko arku gotiko bati gainjarrita dagoen erdipuntuko arkuzko portada bat zeharkatuz; arku haren dobelarriak moztu egin behar izan dira arku berria alojatzeko.
Hormak harlanduzkoak dira, eta kontrahormekin kanpotik.
Erretablo nagusia estilo neoklasikokoa da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Edifizioaren estalkien erabateko berrikuntza, koroari eusten dion arkua eta gangetako zenbait nerbio sendotzea eta barrukaldea egokitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 1.000.000 pta.
1990eko Plana: 3.000.000 pta.


AIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net