Baseliza honek bitan zatituriko nabe bakarra du, eta abside karratua, puntu erdiko arkua duena, estilo errenazentistakoa. Nabearen bi zatien sabai gisa zurezko gurutze-gangak ditu, mentsula landuen eta giltzarri apainduen gainean eutsiak (1560 ing.). Aldare nagusian Santa Eulaliaren irudia dago. Sarreran puntu erdiko arku bat du, harlanduz egina. Arkupe itxia dauka, eta bertantxe du apaizetxea. Horma batean bi leiho erromaniko interesgarri ditu. Dorrea, oinplano karratua duena, elizaren oinetan dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erabat birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 6.744.000 pta.