Burdinola honen jatorria XIV. Mendearen bukaerakoa edo XV.-aren hasierakoa izan daiteke.
Orube horren aipamenik zaharrena Valladolideko Erret Kantzelaritzaren dokumentu batean, 1408ko Abuztuaren 2an Iriondon datatuan, aurki daiteke, zeinaren bidez Beltrán de Amas Jnak. Pedro Ortiz de Zarauz Jnari. Lur batzuk ematen bait dizkio, "Laurgaingo orubekoak direnak... Iriondo zelaiaren eta zuen Iturraran etxearen artean" daudenak hain zuzen.
Burdinola 1470-ko urtarrilaren 5-eko gutun batean azaltzen da aipatuta, zeinetan Enrike Iv.ak burdinola batzuen, hauen artean Mañarin eta Agorriakoen albalá deritzon eta hamarren zaharreko eskubideak ematen dizkion Juan de Abendaño Jnari. Dokumentu horretan ere esaten da aurretik Garcia de Arevalo Jna. Izan zela eskubide hauen gozamena zuena.
1542 urtea iada ez zebilen Agorriako burdinoal, nahiz eta bere bi errota ibili.
Ez dago burdinola horretaz berririk berrehun urtetako denboraldi luzean zehar.
1754-an izan zen Joaquin de Lardizabal Jnak. Burdinola berreraikitze erabaki zuenean Francisco de Ibero arkitektu Jaunaren taluketaren arauera. Hargintza lanak, Urretxuko lau harginek egin zituztenak 1764an bukatu ziren.
Hala ere, eraikuntzan emandako akatsen, auzi batzuk ekarri trazaren akatsen ondorioz hain zuzen eta euskal siderurgia, krisi sakonean sortu zelako Agorregiko burdinola ez zen martxan jarri. Bi errotek bere lanean ihardun zuten horietako zaharrena 1795an itxi bazen ere.
XIX. mendeko lehen zatian zerrategi hidrauliko gisa erabili ziren hango instalazioak.
Agorregiko metalurgi multzoa, ola eta lau errotak, presa eta kanale eta ateaurre osaturik dago. Denak martxan daude
Burdinolak maila ezberdinetako bi aurreate edukitzea du berezitasunik nabariena, horietako bakoitzak gurpil hidraulikoa mugitzen uzteko, horretarako behar den urjausiaren bidez.
Tailerra bi isurkiko zur estalkia duen edifizioan dago.
Burdinolari atxekita ikaztegi edo biltegia dago. Oin plano angeluzuzeneko nabea da, teilatua isurkiduna duena eta zurezko egiturazko solairuarte eta estalkia.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Hango aurriak arkeologikoak interpretatzea eta eraikiak eta azpiegiturak zaharberritzea multzoa erabilgarria biurtzeko.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plan. 2.413.868 pta.
1986ko Plana: 284.480 pta.
1989ko Plana: 40.000.000 pta.