Baseliza txiki bat da, seguru asko XVII. mendekoa. Oinplano errektangularra, bi isurialdeko teilatua eta kareharri landuzko kanpaihorma ditu, harrizko hormen ertzak silarrizkoak, eta puntu erdiko arkua duen ate dobeladuna.
Barruan, aipagarriak dira koru aldea ez beste guztia eestaltzen duen zurezko sabai faltsua eta korua bera, dena zurez egina. Elizburuan hiru erretaula txiki daude.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta zurezko sabaia konpontzea eta sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 1.000.000 pta.
1998ko Plana: 1.000.000 pta.