Alde guztietatik libre dagoen eraikina, bolumen trinkokoa, eta hiru isurkiko estaldura duena, estaldura horren gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean dagoela.
Eraikinaren altuera osoan pieza bakarreko zutikoez osaturiko zurezko egitura. Behe-oina eta estaldura azpiko espazioa; espazio horrek ganbara txiki bat dauka erdiko horma-artean.
Manposteriazko hormak, silarrizko eskantzuak eta fatxada nagusiaren gailkaldean oholezko itxidura dituela.
Iturraran baserria ("casería de Iturraran") 1408. urterako bazegoela frogaturik dago dokumentu bidez.
Oraingo baserriak dituen egitura eta itxura orokorra XVI. mendekoa dela uste dugu; harrez geroztik, XVIII. eta XIX. mendeetan, zenbait eraberritze egin diote, fatxadetan batipat.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Baserria bere osotasunean zaharberritzea, bere jatorrizko zurajea dagoen bezala gorde eta birbaloratzeko arreta berezia jarriz eta Harrera Etxea eta Naturari buruzko museo txikia ere antolatuko dira baserrian.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 14.000.000 pta.