Eraikin honi buruz ezagutzen den lehenengo dokumentu aipamena 1414koa da, eta beti Murgiatarren etxeari loturik deskribatzen da. Elizak bi zatiko nabe bakarra dauka, gurutze latindarreko oinplanoa duena, eta estalkitzat pilastra semizilindrikoen gainean eutsiriko gurutze-gangak ditu. Dorrea, oinplano karratukoa, elizaren alde batean dago eta kareharrizko eskailera helikoidala dauka. Eliza jauregiarekin zuzenean komunikatua dago.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/00 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 15.000.000 pta.