Oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura dituen eraikina, alde guztietatik libre dagoena. Bizitegia behe-oinean dago eta biltegia estaldura azpiko leku edo mandioan. Manposteriazko hormak kanpoaldean eta zurezko egitura barrukaldean.
Ganbaran ageri diren zurezko bilbeak jatorriko edo aspaldiko eraikinaren fatxadarenak izan litezke. Berezitasun horrek, eraikinaren altuera osoan pieza bateko apeoak egoteak eta, azkenik, bizitegia behe-oinean egoteak, argi eta garbi frogatzen digu baserria oso aspaldikoa dela, XVI: mendekoa ere izan litekeelarik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura sendotzea eta estaldura berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.300.000 pta.