Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Harri hormak ditu eta kantoietan eta behe solairuko baoen ertzetan harlanduak; horien artean azpimarratzekoak, etxe barrura sartzeko puntu erdiko arkua osatzen dutenak. Bi solairu eta ganbara ditu. Barrenean, jatorrizko zurezko egituraren zati handi bat dauka oraindik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 2.000.000 pta.