Oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura, bere gailurra baserriaren fatxada nagusiarekin perpendikularrean duela. Bi oin eta ganbara ditu baserriak. Egurrezko bilbea ageri da fatxada nagusian.
Dokumentuetan aipamenik ez badugu ere, zurezko egiturari, fatxada nagusiaren ezaugarriei eta barneko antolaketari begiraturik XVII. mendeko baserri eredu ederra dela esan dezakegu.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura nagusia sendotzea eta estaldura edo teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 3.000.000 pta.