Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara. Hormak hareharrizko harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta zurituak, kantoietan eta bao eta inposta ertzetan harlanduak dituztelarik. Fatxada nagusian konposizio simetriko bat agertzen da, sarreran erdi itxiak dauden bi arku karpaneldun eta dintelarriak dituzten bi aterekin. Gainean balkoi eder bat dauka, hareharrizko mentsula batez osatua, lantze finarekin eta burdinazko barandarekin. Iparraldeko fatxadan sarrera bat dago eta beste bi alboetako altxatuen atzean, hirurak dintelarriekin. Eraikinetik aparte sagardotegi bat dago dolare moderno batekin.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkiak berritzea eta tolarea zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 16.000 €