Fatxada nagusian egurrezko egitura agerian du, eta sarreran arku beheratua dauka. Barruko egitura ere zurezkoa du eta, hortaz, XVII. mendean eraiki ziren baserrien eredukoa da, nahiz eta seguru asko baserri zaharrago baten gainean egina izan.
Gaurregun bi etxebizitzatan banatua dago eta fatxada nagusiaren paralekoa den horma batek bereizten ditu biak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Etxebizitza baten teilatua berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 1.200.000 pta.