Altuera berdina duten hiru nabe dituen saloi-oinplanoko eliza, erdiko nabea albokoak baino zabalagoa duela.
Gurutzadura-gangak, fuste zilindriko koloma handiek eutsita.
Manposteriazko hormak, bai kanpoaldean bai barrukaldean kontrahormak dituztenak. XVI. mendeko "euskal gotikoa" edo "gotiko-errenazimendukoa" deritza estiloaren eredu bikaina.
XVI. mendearen hasieran hasi zen eliza honen eraikuntza, Pedro de Echaburu maisuaren trazari jarraituz; geroztik, 1522. urtearen inguruan, Juan de Arteaga, Pedro de Lizarazu eta Pedro de Alcega maisuek aldakuntza batzuk egin zizkioten traza horri.
Eliza 1630. urte aldera bukatu omen zuten, funtsezko zatia, behinik behin.
Geroago, XVIII. mendean, dorrean, arkupean eta sakristian eraberritzeak egin ziren eta beste obra txiki batzuk ere egin zituzten; guzti horietan arkitektu handi batzuek parte hartu zuten (Zalduak, Iberok, Longak, Lizardik, e. a.)
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak berritzea eta dorrea eta erretaulua errestauratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 16.500.000 pta.
1991eko Plana: 20.000.000 pta.