Oinplano karratua eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara ditu. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan harlanduak dituztela. Haizetik babesteko faldoia dauka ezkerreko fatxadan. Fatxada nagusian, aipatzekoak ditu ganbarako baoak, puntu erdiko arkua eta adreiluzko itxitura dutenak. Gailurrean gurutzea eta burdinazko haize orratza ditu.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 1.000.000 pta.