XVII. mendean eraikitako eliza da. Arkitektoa Miguel de Abaria izan zen eta jatorrizko planoak Gipuzkoako Protokoloetan ageri dira (379 zk., 64. Or.). Dena den, eraldaketa haundiak izan zituen XVIII. mendean.
Gurutze latinoko oinplanoa du. Nabe nagusian eta albokoetan kainoi-gangak ditu, eta gurutzaduran kupula itsua petxinekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak konpontzea, egurrezko egitura sendotzea eta finkatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 3.500.000 pta.
1994ko Plana: 12.000.000 pta.
1995eko Plana: 12.000.000 pta.