Urrestillan, Azpeitiko udalerrian, zutik daude oraindik XVI. mendean Azpeitiko familia nagusienetako bat, Antxietatarrena izandakoaren bi baserri, Foru Aldundiko 1:5000 planoetan Antxieta eta Antxieta-torre izenekin ageri dira. Bestalde, Lope Martinez Isastik, "Compendio Historial de Guipúzcoa" liburuan "Anchieta garaicoa" eta "Anchieta azpicoa" aipatzen ditu Azpeitiko oinetxeen artean.
Gaurko jabeek Antxieta Aundia izenez ezagutzen duten etxeak, Lopez Martinez Isastiren "Anchieta garaicoa" izan behar du, hori baitago bestea baino goragoko tokian, elizaren inguruan.
XVI. mendearen hasierako etxea da, eta jatorrizko elementu garrantzizkoak ditu oraindaino: zurezko egitura, habeko dolarearen zati batzuk eta guzti, apareju gotikoko hormak, ate arkuzorrotza, leiho bikiak, gezi leihoak, e.a.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurajea sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 1.500.000 pta.