Antxieta baserria antzina dorretxe izan zela eta geroago baserri bihurtu zela dirudi.
Jatorrizko dorretxe hartatik kanpoko hormak ditu oraindik. Aurreko aldekoa da ikusgarriena: harlanduan egina da eta arku zorrotzeko ate dobeladuna, leihate erdibitua eta armarria ditu. Barruan zuen egurrezko egitura oso eraldatua zegoen bere historian zehar eta apenas antzematen jen jatorrizko pieza bakan bat edo beste. Bestalde, egitura dagoeneko ez zegoen oso sendo edo egonkor ere, eta horregatik jabeek eraikin osoa zaharberritzeko asmoa hartu zuten.
Izatez etxea birgaitzeko edo berreraikitzeko proiektua zen hura, izan ere egurrezko egitura eta karga-hormak oso ahulduta zeudenez eta, solairueen maila eta leihoena bat ez zetozenez etxea osorik berrantolatu beharra izan zen, ahal zen neurrian balio eta duintasun haundiagoa ematearren.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Hormak berak sendotzea eta indartzea, estalduran lehendik zegoen egurrezko egitura berregitzea eta ingurua garbitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 3.000.000 pta.
1994ko Plana: 3.000.000 pta.