gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '181'

ANDRE MARIAREN ZERURATRZEA

Irudia

Baliarrain parrokia bezala 1374 urtean ageri da, hain zuzen Tolosarekin batzea eskatzen duen urtean. Urte horretan eliza bazuen, 1350 urtean Iruiñeako Gotzaitegiko Errenta Liburuan aipatuta ageri bait da.
Beste dokumentu daturik eta bere lementu arkitektonikoen azterketa sakonagorik ez dagoenez, egungo eliza misterioso samarra azaltzen zaigu.
Tenplu hau nola eraiki zen aztertzen hasitakoan, lehenik esango dugu bere zatirik antzinakoena aldamenetako kaperei dagokiena dela. Zehatzago esanda, ebangelioaren aldean dagoena, bere puntudun arkuarekin; mentsula tailatuak abereen irudiekin eta hauek lau Ebangelisten sinboloei dagozkiela dirudite eta azkenik bere kapitelak aingeru handi eta barazki irudi tailatuekin. Guzti hau kontuan izanda eliza gutxienez XIV mendean koka daiteke.
Beste aldean dagoen kapera antzekoa da estruktura aldetik, baina elementu apaingarria ez dauka.
Kapera nagusiak, anagrama arraroekin tailatutako gurutzaduradun gangarekin, XVI mendean berrikuntzak nozituko zituen.
Mende horren haserokoak izan daitezke arku trilobulatu edo konopialean, mainelekin egindako leihate erdibituak. Garai berean koka daitezke aldamenetako hormetan irekitako gezileihoak, gaur itxita dauden baoak, eraikuntza erlijioso batentzat baino egokiagoak direlarik dorretxe edo jauregi batentzat.
Nabearen lehen hiru zatiak, korua eta dorrea XVII eta XVIII mendeetan egindako berrkuntza obra inportanteen eta geroagoko urteetan egindako erreforma handien ondorioak dira.
Elizari erantsita dagoen eraikuntzan, elizaren oinetan bertan, latineko klaseak eman zituen Luis Antonio Sarasola parroko jaunak, bere ikasleen artean Joxemiel Barandiaran eta Manuel de Lekuona jauank aurkitzen zirelarik. Fatxadan dagoen eguzkierlojuak ezarri zuteneko data darama: 1781 urtea.
Oinplano angeluzuzeneko tenplua, hiru nabekoa, hauetatik erdikoa, alboetakoak baino zabalago eta altuagoa, abside zuzen batean luzatzen dela. Albo-nabeak, presbiterio ondoko partean, ezaugarri desberdinetako arkuz mugatutako oinplano lauangeluareko kapera banatan amaitzen dira.
Erdiko nabearen lau atalak, eta orobat presbiterioa, gurutze gangekin estaliak aurkitzen dira, modernoagoak hiru lehen atalenak eta gotikoak laugarren atal eta presbiterioarena.
Albo-nabeen gangak, berriz, kanoi-erdikoak dira ilargiskekin.
Kanpoko itxidurak harlangaitzezkoak dira, eta kontrahormen aztarnak nabaritzen dira tenpluaren burualdean.
Harritzekoa da eliz ataririk ez edukitzea, oso gauza bitxia bait da hori Gipuzkoako elizetan.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren erabateko berritzea, arkuak eta gangak indartzea, nabearen zolarria saneatzea eta hezetasuna kentzea, eta zoladura konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 600.000 pta.
2002ko Plana: 6.150 €
2003ko Plana: 6.000 €


BALIARRAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net