Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen oinetxea. Hiru solairu. Hormak harlangaitzezkoak dira, zarpiatuak eta pintatuak. Izkinetan, leihoetan eta atean, berriz, kareharrizko harlanduak dituzte. Harrizko inposta jarraituak ere baditu, solairuak bereizteko. Aipatzekoa da fatxada nagusia, puntu erdiko arkuko bi ate zituena; ate horietariko bat hondatu egin da, ordea. Haien gainean, erdigunean, armarria dauka oraindik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 18.000 €
2004ko Plana: 14.000 €