Dokumentuen arauera, 1305 urtean Castillako Fernando Ivk Beltran Ibañez de Guevara Oñatiko Jaunari eman zion Arriarango "monastegia".
1384 urtean, Astigarreta eta Gudugarretako jabetza-emaileen ordezkariak, kanpai hotsaren arauera, Arriarango San Pedro elizaren aurrean bildu ziren Segurako herriarekin batzen zirela sinatzeko.
Jakina da baita Castillako Enrique Iiak XIV mendearen bigarren zatian Monastegi hau Lope Lopez de Oriari eman ziola. Hau, Arriarango Ahaide Nagusien Oinetxeko Jauna zen. Oinetxe hau zutik dirau elizatik gertu, oso aldatua, gaur egun Palacio baserria deitzen zaiona bilakaturik.
Lehen eliza honen aztarna gutxi geratzen da; gehienez ere bere hormen lehen harriak eta agian portada nagusia, gotikoaren azken boladan kokatu daitekeena.
Dirudienez, gaur egun daukagun eliza nagusiki XVII. mendean egina da, 1645 eta 1650 urte artean Migel Abaria hargin maisua ari izan zen lanean eta berari zor zaizkio "kapera berria" eta gangak egitea. Horri buruz, Elizbarrutiko Artxiboan dauden Elizako Lanen Liburuetan jasota dago nola Arriarango elizako kapituluaren eta lanetako maisu zuznedariaren arteko auzi bat Iruñeko Eliza Auzitegian 1712an ebatzi zen eta epaian baimena ematen zen gangk eraisteko eta "adreilu eta igeltsuzko ganga berriak", korua eta bi alboko kapera, Errosariokoa eta San Joserena, egiteko.
1775ean, Frantzisko Iberok "elizako ataria, ate berria eta sakristia" marraztu zituen, horregatik 180 erreal jasota. Lan horiek egiten Martin Antonio Izagirre arotz maisua, Diego Aizpeurrutia hargina eta Joseph Aranzegi igeltseroa ibili ziren. Ateak Martin Berroeta arotzak eta Martin Enparanza errementariak egin zituzten.
Urte inguru horretan Itsason bizi zen Juan Elias Insaurandiaga arkitektoak 750 erreal hartu zituen "erretaula nagusiko eta bertakok nitxoko marrazkien ordainez". "Erretaual nagusirako... nitxoa" Diego Aizpeurrutiak egin zuen 1778 eta 1782 urte artean, eta arotz lanak Martin Antonio Izagirrek egin zituen.
1793an, Diego Díazek erretaula nagusirako beste diseinu bat prestatu zuen, eta, egin, Martin Antonio Lazkanotegik egin zuen eta Juan Lanzek urreztatu.
Joan den mendearen erdialdera eliza erortzeko zorian zegoen istribuetako bat aldendu eta bere gangak arrisku handiz zatitu zirelako. Berriztatze lanen ardura Tolosako Vicente Unanue arkitektuari eta beste lanak Zarauzko Jose Begiristain harginari eman zitzaien arren, ez ziren bete, kontratoaren edukiari buruzko zenbait auzi sortu zirelako.
1862 urtean, aipatutako estruktura arazoei, eta konpondu gabe geratu zirela kontuan izan, gehitu behar zaie kontrafuerteak zartaturik eta gangak eror zorian daudela.
XX mende inguruan nabearen harrizko zorua eta honekin batera Artiarantarren hilobia desagertu zen.
1970 urte aldera, nabearen lehen zatiko ganga, sarreratik gertuen zegoena, lurreratu egin zen.
Arazo hauek guztiak konpondu behar izan dira, gaur egun eraikuntzak, itxuraz behintzat, egoera onean dagoela bait dirudi.
Bi ataleko nabe bakar eta abside angeluzuzeneko eliza, kapera lauangeluar batekin ebanjelioaren aldeko kaperan, nondik dorrera igotzen bait da.
Nabearen bi atalak, hareharrizko erdi-puntuko fajoi-arkutan irozotutako ertz-gangek estaliak agertzen dira, eta murruei pasatzen dizkiete beren kargak, ezaugarri klasikoekiko mentsulen bidez. Kapera nagusia, ilargiskak dituen kanoi-erdiko gangarekin estaltzen da, eta albokoa berriz, petxina gainean finkatutako kupula esferiko batekin.
Zurezko egitura interesgarri batekiko elizate zabal batek babestuta eta absidearen kontrako alderdian, portada nagusia aurkitzen da, gotikoaren azken hondarretako bezala datagarria.
Kanpoko murrua hareharrizko harlanduzkoak dira, erdipuntuko arkutan egindako hutsuneak erakutsiz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuen apailamendu orokorra zurezko egitura konpontzea, sendatzea eta tratatzea, nabearen lehen ataleko ganga konpontzea eta koruari eusten zion egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 3.000.000 pta.
1997ko Plana: 7.000.000 pta.
1998ko Plana: 8.000000 pta.