XVII. mendeko etxe bikaina da kale-etxe bihurtutako landetxeen adibide hau. Baditu baserrien arkitekturako ezaugarri batzuk, adibidez agerian duen zurezko bilbadura eta jabaloiez eutsitako teilategal haundiak. Horien ondoan arkitektura kultoagoako ezaugarriak ditu, esate baterako solairuarteetan dituen harlanduzko platabandak eta moldura klasikoko barlasaiak.
Aurreko aldea ikusgarria du. Alboetako hormak irtenak ditu, hormaburuak kareharri landuzkoak direlarik. Balkoi korrituak egur landuzkoak dira. Bilbadura egurrezkoa eta agerian du. Teilategal zabalak ditu eta zuburuak landuak dira. Gainerako hormetan ere aipatzekoa da kareharri landua duela eskantzuetan, leiho ertzetan, platabandetan eta barlasaietan. Barrualdean egurrezko egitura zaharra du oraindik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua eta aurreko aldean dituen zurezko zatiak zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 3.000.000 pta.