Oinplano errektangularrekoa da. Teilatua bi isurkikoa da eta ertz batean kanpai-horma du, hareharriz egina. Egurrezko zutabeek eutsitako arkupea du hiru aldeetan barrena.
Ate dobeladuna du, puntu erdiko arkua egiten duena. Barruan harlauzazko zoladura du eta hormak harlangaitzezkoak dira eta entokatuta eta kareztatuta daude. Buruan erretaula txiki bat dago, San Martzialen irudia duena, eta oinean egurrezko koru zabal bat.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 1.500.000 pta.