Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboko katalogoan ageri denez, eliza hau bazen 1531n, patronatuaren jabe Arriaran etxeko jaun-andreak zirelarik. Arriarandarrek denbora luzean gorde zuten bikarioa eta serora izendatzeko ahalmena.
Elizako Lanen Kontuen Liburuek XVII. mendearen erdialdetik aurrera ematen dute hango berri.
Hala, badakigu 1662an eliza bertan behera erortzeko arriskuan zegoela eta Martín Garatetxea hargin maisuak hormetan, teilatuan eta kanpandorrean lehenbailehen egin behar ziren lanen berri eman zuela. Juan Zabala harginak artu zuen haiek egiteko ardura 300 dukaten truke.
1740 aldera, Joseph Antonio Iparragirre eta Ignazio Iberok diseinu bana egin zuten erretaula nagusirako, eta 1745ean Pedro de Pellóni esleitu zioten. Irudiak tailatzea Juan Baptista Mendizabal eskultoreak egin zuen, eta iztupatu et urreztatzea, berriz, Joseph de Quintanak.
1747 aditu txostenean, Ignazio Iberok estalkia egoera tamalgarrian zegoela eta gangak egin eta dorrea luzatu beharra zegoela zion.
1773an, Juan Elias Insaurandiagak "kanpandorreko lanak, gangak eta beste lan batzuetarako" marrazkiak egin zituen. 1780an lanak hasteko baimena eskuratu zen, baina oso nekez egin ziren, diru falta zela eta.
Independentziako gerr pasa eta gero, 1817an, Manuel Antonio Matxainek elizan egin beharreko lanak zehaztu zituen eta Matxaienk berak eta Pedro Eizagirrek hartu zituzten bere gain. 38.523 errealetan balioztatu ziren eta 1842ra artean ordaindu ziren.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak konpontzea, gangak sendotzea eta erretaulu nagusia eta Dolorosarena errestauratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 5.000.000 pta.
3003ko Plana: 30.000 €
2004ko Plana: 170.000 €
2005eko Plana: 52.000 €
2007ko Plana: 11.100 €