Beizamak bazuen bere eliza XV. menderako.
Hal aere, gaur ezagutzen duguna XVI. mendean hasitako berreraikitze lanek eta geroztik, batez ere XVII. mendean, egindako aldaketek utzitako emaitza da.
Badakigu XVII. mendearen hasieran Frantzisko Landa maisuak sakristia eta atari berriak egiteko trazadura eman zuela. 1676an eliza konpondu eta handitzekolan garrantzitsuak egiteko asmoa hartu zen eta Migel Abaria, Marti Gratetxea eta Juan Apaiztegi hargin maisuei diseinu bana eskatu zieten.
Elizaren edukiera handitu nahirik, beste hainbat tokitan bezala, hemen ere elizaren burualde-atzealdeak trukatu egin zituzten; hau da, jatorriz elizburua ekialderantz bazuen ere, gurutzadura eta abside berriak lehen atzealdea zenean, hots, mendebaldean egin ziren eta sarrera nagusia, berriz, lehengo burualdeko horman.
Dirudienez, azkenean Juan Apaiztegiren trazadurari jarraitu zioten, nahiz Lucas de Longa arkitektoak, dorrea marraztu zuenak, egindako zuzenketa batzuk sartu.
Plazako eta elizaren zoruko mailak lotzeko, mailadi handi bat dago, elizako ate nagusira doana. Mailadiaren buruan, atari ederra, zurezko egitura duen bi isurialdeko estalki batek babestua.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Atariko teilatua berritzea eta zurajea sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 3.000.000 pta.