Alde guztietatik libre dagoen eraikin trinkoa, bi isurkiko estaldura duena, estalduraren gailurra fatxada nagusiarekin paraleloan dagoela. Bi oin eta mandioa. Gailurraren norabidean, hau da, luzeeran antolaturiko bi bizitzez osaturik dago. Zurezko bilbeak, fatxada nagusian ageri direla.
Gaur egun duen itxurari begiratuta XVII. mendeko baserri tipikotzat har dezakegu; hala ere, data hori baino lehenagoko jatorria izan lezake.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Akats larriak zuzentzea eta estalduraren egoera txarra konpontzea, zurezko egitura sendotzea eta estaldura osoa berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.000.000 pta.
1999ko Plana: 450.000 pta.