Kanpoan duen itxuragatik XVIII. mendekoa dirudi baina barrualdean jatorriz zuen egurrezko egitura nagusia du oraindik ere. Egituraren ezaugarriengatik, sortzez XVI. mendearenlehen zatikoa izan daiteke baserria, eta azpimarratzekoak ditu zutabe pare bat eta gailur bikoitza, zalantzarik gabe habe luzeko tolare zahar baten osagaiak direnak.
Baserria aspaldian hutsik zen eta berriz erabiltzen hasteko asmoa azaldu zutenean obrak konpontzeko dirulaguntza ematea erabaki zen, aurkeztutako proiketuak oro har baserriaren jatorrizko ezaugarriak errespetatzen baitzituen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura osorik gordeztzeaeta kanpoko hormetan aldaketa niminoak egitea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 2.200.000 pta.