Bada ustea, ermita honetan gurtzen denSagrarioko Ama Birjina miragarriaren irudia Flandestik ekarritakoa denarena.
Martin de Zubiaurre Anaiak 1628ko Urriaren 15ean sinatutako donazio eskrituran honako hau bakarrik dio: "Sagrarioko Ama Birjinaren irudi bat ekarri zuela eta leku honetan, Simon de Etxeberria eta bere emaztearen etxeetan, zegoela, non ermita bat eraiki eta meza ematen den".
Aita Lizarraldek, ordea, 1628ko Abuztuaren 30eko fundazio eskritura batean oinarrituz, irudia jatorri flamandarrekoa zela baieztatu zuen.
1657ko beste eskritura batek dioenez, Maria de Uberetak, ordurako Simon Etxeberriaren alarguna zenak, imagina zegoen etxea, Ubereta-bitarte izenekoa, bere baratza eta sagastiarekin eman zuen. Etxea ermita gisa erabiliko zen eta bere soroak seroraren mantenurako.
Egia esan, gaurko eraikuntzari geroztik erantsitakoak alde batera utziz, XVIII mendean eraiki bide zen dorrea eadibidez, ezin zaio kanpo aldetik ermita baten antzik eman. Bere harlangaitzezko murruak, baoen ezaugarriak, sarrerako atea eta abar... azken batean erabilera berriari egokitzeko eta hobekuntzak egin zaizkion baserri arrunt batenak baino ez dira.
Erretabloa 1748an burutu zen.
Oinplano angeluzuzeneko landa-tenplua, harlangaitezeko murru eta bi isurkiko estalkiarekin.
Zurezko atari sinple bat du sarrerako fatxadan, eta dorre eratxeki bat burualdean, kanpandorre batez errematatua. Harlanduz eraikia dago, eta erdi-puntuko arku bana aurkezten du bere lau fatxadetan.
Nabea, habetza, solibo eta ageriko zurezko dornadurazko slairuarekin estalia doa, eta badu zurezko koru bat ere bere atzeko aldean.
Burualdea erretablo barroko batek okupatua dago, bertan lehentasunezko kokapenarekin Sagrarioko Ama Birjinaren irudia erakutsiz. Aldarearen atzean sakristia aurkitzen da, dorrearen behe-oina okupatuz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketak estalkian eta barneko paramentu bertikalen apailamendua.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.