gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '425'

JUNKALEKO ANDRE MARIA

Irudia

Ez dakigu Irungo hasierako eliza gaur egungo adagoen toki berean kokatzen ote zen. Lope de Isastik dioenez toki altuago batean zegoen "Beraun eta Amorako etxeak dauden kaleetatik gora igota"; han zegoen, bere eritziz, Santa Mariako kanposantua eta zimentarri eta hilobiak ere aurkitu dira.
Badakigu 1508ko urtean hasi zirela eliza berriaren eraikitze lanak; XVI mende osoan luzatu zirela, eta zenbait harginek parte hartu zutela. Serapio Mugika jaunak jaso zituen datuen arauera, 1560ean Domingo de Estala eta Martin de Gorostiola jaunek parte hartu zuten Irungo elizako lanetan. Domingo de Legarra hargin-maixua, Usurbilgo Salbatore eta Tolosako Santa Marian lanean aritua, 1587an Hondarribiako protokoloetan agertzen zaigu Irungo maiordomoen aldeko ordain-agindu bat ematen. Azkenik 1600 urtean, Fray Miguel de Aranburu arkiteko franziskotarra Irunen izan zen, "kaperako irekigune eta piramideen ordenua ematera".
Sakristia 1620ean eraiki zen.
Erretablo nagusia 1650ean amaitu zen, Bernabe Cordero arkitektoak eta Juan de Bazkardo eskultoreak parte hartu zutelarik.
1655 urte aldera Domingo de Lizarraga arkitekotak Sorkunderen erretabloa bukatu zuen, gaur desagertua dagoena.
Oraindik gordetzen diren alboetako aldareetako erretabloak, Bakarne eta Agurtzane Amabirjinenak, eta Arimena, 1731tik 1743ko urtera bitartean burutu ziren.
Pilareetan agerturiko akats larriak zirela eta 1913an berriztapen lanak egin behar izan ziren Francisco Urkola arkitektoaren ardurapean.
Saloi-oinplanoko hiru nabekok eliza, erdiko aalboetakoak baino zabalagoa duela. Erdiko hau luzatu egiten da atzerantz korua hartzen duen atalean, eta orobat aurrerantz burualde zuzeneko abside batean.
Gangak gurutzezkoak ditu eta fuste zilindriko eta harroin eta kapitel klasikoko kolometan irozotzen dira, abside partekoak izan ezik, hauek ezaugarri gotikoak aurkezten dituzte eta.
Epistola aldeko alboan, dorrea eta sarrera nagusia kokatzen dira.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Murruen eta bestelako egitura-elementuen sendatzea, paramentu bertikalen eta gangen apailatzea, dorrearen goiko aldean harrizko eta metalezko ornamentazio piezak zaharberritzea, estaldura berritzea, korua, erretauluak eta organoa zaharberritzea eta barruko argia berritzea. Kanpoko iluminazioa eta dorrea eta fatxadak zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 3.000.000 pta.
1984ko Plana: 4.000.000 pta.
1997ko Plana: 5.000.000 pta.
2000ko Plana: 9.999.000 pta.
2002ko Plana: 35.000 €
2003ko Plana: 20.000 €
2005eko Plana: 438.000 €
2006ko Plana: 125.000 €
2008ko Plana: 375.000 €
2009ko Plana: 75.000 €

IRUN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net