San Martingo eliza inguruan dagoen Jaundegi edo Jauregi baserria oñaztarren aldeko Ahaide Nagusi Berastegitarren oinetxe izandakoa da. Antzinako eta izen handiko leinu horren azken jaiotetxea dugu (aurretik, dorrea, jauregia... izan ziren).
Oraingo baserrian badira oraindaino XVI. mendeko jauregiko aztarrenak: harlanduzko hormak, arte arkuzorrotz dobeladuna, leihate gotikoak, modiloi irtenak kanpo hormetan. Berastegi eta Lazkanotarren harmarri bikoitza "Lazcaus" idazkia duen harria ganbaran, e.a.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta zurajea sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 2.000.000 pta.