gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '214'

OXIRONDOKO SANTA MARINA

Irudia

Eliza honi buruzko lehen data dokumentatua 1305 urtekoa da Castillako Fernando Ivak orduan "Oxirondo Monastegia2 deitua Beltrán Ibañez de Guevarari eman zionekoa, hain zuzen.
XVI. mendean egin ziren berriztatze lanen eta bertan parte hartu zuten hargin-maisu eta artisten segizio zehatza egiteko dokumentazio oso bat dago.
Tenplu berriaren itxura Andres de Leturiondo maixuak erabaki zuen, eta Azkoitiko elizako obretan ere parte hartu zuen geroago.
Lanak bere zuzehasi eta berak gidatuta egin ziren 1552 urterarte eta Pedro de Estiburu harginak jarraitu zituen aurrerantzean.
1559etik 1563ª bitartean, Santa Marinako lanetan Pascual de Iturrizak dihartu, hau lehenago Soraluze eta Aiako elizetan aritua zen.
Bere ordekotza Juan de Hemasabalek hartzen du, honek bere konpromezua 1575an hausten du eta Gaspar de Balzola eta Pedro de Ibarrak jarraitzen dute. Hauek estruktura lana ia erabat bukatu zuten, izan ere 1585ean Juan de Brehaville eta Pablo de Urrutia margolari-maisuak kontratatzen bait dituzte gurutzeko leiartzak eta urre-koloreko eta margoketa lanak egiteko.
1598 urtean, Hernando de Loidik egin zuen aldare nagusiaren eta mailen trazadua, lana bere gidaritzapean Francisco Perez de Aristegi harginak burutu zuelarik.
1607 urtean Santa Marina elizako lanak aztertzen ditu Juan de Apoita maisuak, Azpeitia eta Orioko elizen egileak horregatik uste da urte horretarako lanak amaituta zeudela erabat.
Aurrerago, iadanik XVIII mendean dorre barrokoa eraiki zen, 1701 urtean Martin Esteban de Abariak aurkeztutako planuen arauera.
1736 urtean hasi ziren erretablo nagusiaren obrak.
Erretaula nagusia egiteko lanak 1736an hasi ziren. Erretaula benetan ederra, Migel Irazustak 1739tik 1742ra bitartean egina. Bertan dauden irudiak Luis Salvador Carmonak eginak dira: San Jeronimo, San Agustin, Abdon eta Zenen santuak eta, erdiko horma hobian, Santa Marina, elizari izena ematen diona. Sabaiko oinean Salbatzailearen irudi bat dauka, lau bertuteen irudiak inguruan dituela. Multzo guztia urreztatua eta polikromatua dago. Erretaula arkitekturako lan handi baten modura pentsatua dago.
Azkenik, Alejo de Miranda arkitektoaren zuzendaritzapean egin ziren 1787tik aurrera korua, arkupea, aspaldi ez dela puskatua, eta aldameneko fatxada. Organua 1917an inauguratu zen.
Euskal gotikoa deitzera eman izan den estiloaren lagin ordezkarietako bat, saloi-oinplano, altuera berdineko hiru nabe eta erdiko abside poligonalarekin.
Nabeak gurutze-gangekin estaliak daude, beren kargak harroin eta kapitel klasikoekiko fuste zilindrikozko koloma lerdenetan hustuz.
Dorrea laukizuzena da, estilo barrokokoa, eta albo-hormari eratxia dago atzeko partean epistola aldetik.
Ebanjelio aldeko saihetsean, berriz, harrizko koloma neoklasiko eta zurezko egiturazko estalkiaz ostatutako eliz atari bat zihoan.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatzeko espedientea irekita dago 1979ko maiatzaren 18ko ebazpenez, eta erretaula nagusia kultur ondasun kalifikatu izendatuta, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eliz ataria berreraikitzea, teilatuaren zurezko egituraren sendotzea, kanpandorrea errestauratzea eta sendotzea, erretaula nagusia xilofagoen aurka tratatzea, egitura sendotzea eta zaharberritzea, kanpoko hormak sendotzea eta barruko aldera egokitzea. Sakristau-Etxea zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 2.800.000 pta.
1985eko Plana. 11.000.000 pta.
1986ko Plana: 4.000.000 pta.
1987ko Plana: 9.000.000 pta.
1994ko Plana: 2.000.000 pta.
1997ko Plana: 5.000.000 pta.
1998ko Plana: 8.500.000 pta.
1999ko Plana: 6.000.000 pta.
2003ko Plana: 140.000 €
2004ko Plana: 150.000 €
2005eko Plana: 150.000 €
2007ko Plana: 118.900 €


BERGARA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net