Alde guztietatik libre dagoen jauregi itxurako eraikin trinkoa; hiru oin eta lau isurkiko estaldura ditu. Manposteriaz eta silarriskaz eginiko fatxadak, bao edo hutsuneetako galandak silarriz dituela. Hiru angulutan eta fatxada nagusi eta atzekaldekoen erdialdean zain-etxolak daude. Armarria kantoi batean. Dinteldun lehio eta ateak.
Erdi Aroan izandako alderdien arteko burrukaldietan oinaztarren alderdiko Ahaide Nagusiak ziren Gabiria leinukoak.
Pentsatzekoa da, beraz, dorretxe bat izan zuela leinu horrek; gaur egun ikusten dugun jauregi geroago sortuko zen, XVII. mendean dorrea handitu edo berregin zenean, alegia.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko urriaren 22ko 247/2002 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura berritzea bere zurezko egitura dagoen bezala gordez eta zaharberritze orokorra.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 6.200.000 pta.
2006ko Plana: 90.000 €
2007ko Plana: 90.000 €