Dauzkagun datuen arauera eliza hau XV mendean bazegoen.
Halaere, egungo ezaugarriak, lehen eraikuntzak batez ere XVI eta XVII mendeetan jasan zituen aldaketen ispilu fidelak dira.
Dorrearen azpikaldean ikusten dira bi bao, barnean erdiharo tradizioko harrizko bi eserlekukin, gaur egun horra ezin da sartu eta honek pentsarazten du beste garai batean dorrea defentsarako erabiliko zela.
Nabearen kanpoko hormak XVI mendean eginak izan litezke, halere erabili ziren materialen arauera, hareharrizko harlandua, kareharrizko harlandua eta harlangaitza, uste da ondorengo urteetan berriztatze lanak jasan zituela eta hauek, tenpluaren gaina bezala, XVII mendekoak izan litezke.
Badakigu 1604 urtean, dorreko lanak Zestoako Joan Martinez de Embilek amaitu zituela; Azpeitiko elizan ere lana egin zuen Joan de Apoitaren traza jarraituz.
Portiko neoklasiko txikiak, gaur egun ahaztua bezala tenpluaren alde batean ageri denak, koloma batetan darama eraikuntza data, 1777 urtea.
Atari nagusia erdipuntuko arkuekin, 1784 urtean egin zen eta data hori ageri da baita ere portada nagusirako pasoan dagoen arkuan.
Parrokia hau beste batzuk bezala, patronato laikopean egon zen, Zarutzko etxearen pean. 1863 urtean, Manuel Maria de Areizaga Jaunarean zen Patronatoa. Felipe V Erregek 1715 urtean Carlos de Areizaga Jaunari emandako Erret Baimenarengatik.
Nabe bakarreko landa-eliza, hiru atal eta abside lauangeluarrarekin, barnetik itxura erdizirkularra aurkezten duela eta gurutze latinezko oinplanoaren antza ematen dioten bi albo-kaperarekin.
Nabearen hiru atalak ganga erztunekin estaltzen dira; hauek, metsuletan deskantsatzen duten erdi-puntuko fajoi-arkuetan irozotzen dira, ekarren artean tenpluaren paretak barnetik korritzen dituen inposta sinple batez lotuta.
Nola kapera nagusia ala alboetakoak, erdi-puntuko arkutan irozotutako kanoierdiko gangekin estaltzen dira.
Dorrea, oinplano lauangeluarrekoa, tenpluaren oinaldean kokatzen da, ebanjelioaren aldeko hormari eratxekita.
Elizarako sarrera, berriz, dobela handizko erdi-puntuko arku batean ahokatzen den portadatik egiten da; portada hau baketoi gisako bil moldurarekin apaindua eta harrizko kordoi batean azpatua aurkitzen da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpoko eta barneko paramentuen tratamendu hidrofugatuzko ematea zarpeoaren eta pinturaren bidez, hezetasunari ihes egiteko eta estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 1.000.000 pta.
1997ko Plana: 2.500.000 pta.
2006ko Plana: 168.000 €