Laureagako dorrea oinplano errektangularreko eraikina dugu; hiru oin, lau isurkiko estaldura eta eskantzuetan zain-etxolak ditu. Fatxada silarrizkoa da, sarrerako atearen gainean armarria duela. Alboko fatxada batean eta goiko oinena erdi-puntuko hiru arku dituen galeria dago.
Oxirondo edo Usondo etxeak dorretxe baten itxura du, ezaugarri gotikoko elementuak bait ditu: arku zorrotzeko ateak, arku zorrotzeko lehiate erdibituak, gezileihoak, erlaitz azpiko apaingarriak fatxadan, e.a. Laureagako dorrea ondoan bait dago, bi dorreek interes handiko multzoa osatzen dute.
Izaguirre leinuarena izan zen, hasiera batean, Laureagako dorre hau. Gaur egun dituen ezaugarriei begiratuta XVI. mendearen bukaeraldean edo, bestela XVII.aren hasieraldean eraiki zela atera daiteke. Alejo de Miranda arkitektuak eraiki zuen, XVIII. mendean, alboko fatxadan dagoen kanpoaldeko eskailera.
Oxirondo Etxea, gaur Usondo-Txiki izenez ezaguna, zaharragoa dela ematen du; baliteke XV. mendearen bukaera aldera eraikia izana. Litekeena da, eraberean, Izaguirre familiak dorre hori erosi izana, familia hori bere purian zegoenean, alegia, XVI. mendean.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Bi eraikinetako estaldurak konpontzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 1.000.000 pta.