gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '610'

SAN MIGEL

Irudia

Herriko parroki eliza da. Hiru zatiko nabe bakarra du, gurutze gangez estalia, abside oktogonala eta aldamenetan kapera txikiak. Hormak harlanduzkoak dira. Sarreran arku zorrotzeko eta hiru arkiboltako portada gotikoa dauka. Eraikinaren elementu zaharrena den hori "L" formako eliz atariaren barnean dago. Dorrea elizaren oinetan dago eta kupulaz itxia da. XVI. mendearen azken eta XVII.aren hasiera aldean antzinako eraikinean aldakuntza handiak egin ziren, hura suak hondatu zuelako. Geroago beste sute bat ere izan zen eta haren ondoren hartu zuen elizak oraingo itxura, dorreak izan ezik, dorrea 1903an egin baitzuten Igeldoko hareharriz. Erretaula nagusia 1886koa da, Mujika donostiar tailugileak egina.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizako gangak eta koruaren solairua sendotzea, organoa zaharberritzea eta nabearen solairua saneatzea.


SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 78.000 €
2003ko Plana: 47.380 €


URNIETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net