gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '231'

AZEDO-LOIOLA

Irudia

Hiri barruko jauregi hau lau fatxadak libre dituen oinplnao karratu eta hiru solairuko eraikina da. Lau isurialdeko teilatua du, hegalkin zabalekoa, harburu tailatuzko bi ilada eta guzti.
XVII. mendean egina da eta, orain etxebizitza bat baino gehiago baldin baditu ere, ia osorik dauzka jatorrizko elementu gehienak: kargahormak, barruko zurezko egitura, oholtzak eta kasetoidura, sarrerako debarrua, eskailerak, eta abar.
Fatxada nagusia ez da kalera jotzen duena, aldameneko bat baizik, etxeko sarrera lorategi txiki bat pasata duena. Horren erdian, lehen oinaren parean, Oñaztarren eta Loiolatarren armak dituen armarria dago.
Lehen fasean, lehenbailehen estalkia birgaitzea eta teilategal tailatuak zaharberritzea zen asmoa, harburu batzuk jausteko zorian zeudelako. Gero beheko bi solairuetan bi etxebizitza egokitu ziren, funtsezko elementu arkitektonikoak, hau da, bebarrua, eskailera, kargahormak, jatorrizko banaketa-tabikeak, solairuak eta abar errespetatuz. Aipagarri da solairu nagusiaren eta behekoaren artean, zehazki solairu nagusiko oholtzaren azpiko eta behekoaren kasetoiduraren gaineko tartea hondarrez betea zegoela, bi geruzatan, biak kolor eta pikor desberdinekoak izanik. Gure ustez, zurezko solairuak zurrunago egiteko eta hots isolamendurako egina izango zen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta barruko aldera birgaitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 4.000.000 pta.


BERGARA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net