Eraikin handia, nabe bakarrekoa, XVI. mendean eraikia. Zurezko hiru ganga ditu, tertzelete eta era guztietako zain kurbatuak dituztenak, Euskal Herriko zurezko ganga konplexu eta interesgarrienetariko bat osatzen dutela. Kanpoaldean aipatzekoa du portada platereskoa, Andres Mentxakak 1556 inguruan egina.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 13.000.000 pta.