gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '24'

IBAñETAKO SAN MARTIN

Irudia

María Perez Alzolarasek 1542ko urriaren 9an Zarauzko Beltran Mendia eskribauaren aurrean Alzolaras Susoko maiorazkoa sortzeko egindako eskrituratik dakingunez, etxe horretako nagusiek berea zuten Urdanetako San Martin elizako patronatu eskubidea.
Gaur ezagutzen dugun eliza XVI. mendean hasitakoa izango da, baina elementu asko hurrengo mendearen bukaeran eginak dira, adibidez, gangak, presbiterioko arkua, dorrea eta sakristia.
Lanen Kontuen Liburutik jakin daiteke 1670 aldera Juan Zialzeta arkitekto eta eskultore maisuak zenbait diru kopuru hartu zituela elizako erretaulak eta beste lan batzuk egiteagatik.
1686an, berriz, Martin Azkue harginari 128 erreal ordaindu zizkioten kanpandorrerako Getariako Garate menditik ateratako harriagatik eta beste 87 erreal eta 18 marabedi 93 kintal harri garraiatzeagatik.
Handik urte gutxira, 1692ko uztailaren 4an, Iruñeko apezpikuak agindu zuen elizari ganga eta aldare nagusian harrizko arkua egiteko, Alzolako San Roman elizakoaren antzekoa, eta sakristia txiki bat.
1798an 612 erreal kuarto ordaindu zizkioten arotz bati zeharo deseginik eta arriskutsu bide zegoen koruan lanak egin zituelako.
Handik hamar urtera, 1808an San Fernando Erret Akademiako arkitekto Pedro Manuel Ugartemendia etorrarazi zuen nagusiak, elizan konponketak egiteko.
Beste hamar urte ondoren, 1818an haizete handi batek estalkia hondatu zuen eta 698 erreal gastatu behar izan ziren hura konpontzen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak konpontzea, fatxadako hormen kanpoaldea eta barrualdea tratatzea, nabearen zolarria saneatzea eta koruaren egitura sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 6.000.000 pta.
2004ko Plana: 122.000 €
2005eko Plana: 70.000 €

AIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net