Oinplano errektangularra duen eraikina. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan harlanduak dituztela. Bi isurialdeko estalkia dauka. Puntu erdiko bi arku, dobeladunak, leiho batek banatzen dituenak, igaro eta jatorrizko fatxada dauka, beste bi bao dituena, arku karpaneldunak. Hainbat leihotan harlanduzko eserleku txikiak dauzka oraindik. Aurrealdeko fatxadan arku bat dauka, etxebizitzarako sarrera zena. Barnealdean, aipatzekoa da zurezko egitura, habe handiak dituena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 2.600.000 pta.