Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Hormak harlangaitzezkoak dira eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak ditu. Fatxada nagusiaren erdigunea zurezko bilbadurak ixten du, oholtza bidez estalita dagoenak. Arku zorrotz dobeladuna dauka oraindik, erdi itsutua, sotoko sarreran. Kanpoaldean atxikita estalpe bat dauka, bebarrua babesten duena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 12.000 €