Hiri eraikin bat da, beste bi eraikinen artean dagoena, haiekin mehelinak dituela. Aurreko fatxada harlanduzkoa da. Hiru solairu ditu. Behe solairuan sarrerako hiru bao ditu oraindik: erdikoa puntu erdiko arkua eta dobela handiak dituena eta ezker-eskuinetakoak txikiagoak, arku errebajatuak eta mentsulak dituztenak. Sarrera nagusiko arkua ixteko zurezko ate tailatu eder bat dauka.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko ate tailatua zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 12.000 €