Eraikin handi bat da, laukizuzen formako oinplanoa, lau isurialdeko estalkia eta bi solairu dituena. Harri hormak ditu, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak. Oso diseinu klasikoa du, baoak modu erregularrean banatuta dituela, bai goitik behera, bai ezker-eskuin. Barruan, ezker-eskuin bi gela ilara, erdian korridorea dagoela, eta zurezko egitura agerian, estalkiko zertxak barne.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxadako hormak sendotzea eta zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 42.000 €