Kilimon ibaiaren ondoan Lasalde burniola egon zen garai batean, uraren indarrez funtzionatzen zuena. Han dago oraindik ere Lasaldetorre izenekoa, antzina dorretxea izan zena eta gerora baserri bihurtu zutena.
Oinplanoa errektangularra du eta teilatua lau isurkikoa. Sorreran zituen ate-leiho gotiko gehienak ditu oraindik ere: arku zorrotzeko ate dobeladun bat, bi leihate erdibitu, arku zorrotzeko leiho bat, gezileiho batzuk, etab.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta zurezko euskarria sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 2.200.000 pta.