Oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura dituen ermita. Zurezko egitura duen arkupea fatxada nagusian dagoena.
Horren gainean nahiko eraikuntza berritakoa den bizitegia dago.
Ermita honen gainean ezer gutxi dakigu. Lopez de Isastik 1625ean idatzitako "Compendio Historial" izeneko liburuan badago horren aipamena; horrenbestez, litekeena da XVI. mendean eraiki izana, Gipuzkoa elizarik gehienak bezalaxe.
Gorabehera ugari jasan behar izan ditu harrez geroztik, esaterako, dorrea lurrera erori zen eta erretaula eta saindu patroiaren irudia lapurtuak izan ziren.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea zurezko egitura bere horretan utziz, ordea; kanpoaldea eta barrukaldea zaharberritze lanak.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 800.000 pta.