Okendotarren oinetxea, itsasgizon handien jaiotetxe izana, Migel Okendok XVI. mendearen erdialdean eginarazi zuen. Donostiako familia ezagun honetako ondorengo batek, Blanca Porcel andreak, eraikina Donostiako Udalari eman zion eta Udalak, birgaitzeko behar ziren lanak egin ondoren, kultura gaietarako erabili du.
Oin karratua du, lau aldeetako hormak libre ditu eta lau isurialdeko teilatua, hegalak landuak dituela. Aipagarria da hareharri landuz egindako fatxada nagusia, erdian, sarrerako ate gainean, armarria duela.
Agente atmosferikoen eta kutsaduraren eraginez fatxada nagusiko harria oso hondatzen hacia zegoen; nabari ziren masa galdutako eta orritzen eta hauts bihurtzen hasitako tokiak.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpoko hormak garbitzea, sendotzea eta zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 1.000.000 pta.