Eraikin errektangularra da. Hormak harlangaitzezkoak ditu eta harriak agerian ditu, bai kanpotik bai barrutik. Eliz atariak bereizita baina teilatu beraren aterpean seroretxea du. Teilatu lau isurkikoa da eta gailurrean kanpnadorrea du. Aldarean Kurutzetako Andra Mariaren taila gotikoa dago.
Baseliza orain dela gutxi berritu zuten arren, teilatuaren egurrezko euskarrietan xilofagoak azaldu ziren.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egurrezko egitura osoa garbitzea eta tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 500.000 pta.