Lope Isastik, 1625ean idatzitako "Compendio Historial de Guipúzcoa" liburuan, "Petriarca" baserria aipatzen du Usurbilgoa bezala.
Seguru asko Zubietako petritza baserriaz ariko da, Usurbil eta Donostia arteko mugan baitago, nahiz eta gaur egun, administrazio gaietarako, Donostia izan.
Jatorrizko baserriaren aztarrenak aurkitzen benetan zaila da, bere bizitza luzean aldaketa asko izan baitu. Hala ere, aipagarria da egitura nagusian lerro nahasiko profila duten mihiztadurak dituela eta horiek seinale seguruak dira baserri hau XVI. mendearen lehen erdian egina dela esateko.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 600.000 pta.