Baserri interesgarri baten horma zatiak. Baserri hori hainbat etxebizitzatan banatu zen, eta horietariko batean besterik ez dira bizi orain: atzeko fatxadari atxikita dagoen luzetarako etxebizitzan. Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia ditu. Hiru solairu. Hormak hareharrizko harlanduz egindako fabrika obrak dira, luzitu eta pintatuak kanpoaldean nahiz barnealdean. Aipatzekoak dira fatxada nagusian dituen bao handia, errebajatua; leiho biki batzuk, pieza bakarreko mainela eta barnealdera begira eserlekuak dituztenak, baita leiho-ertz landuak ere zenbait kasutan; leiho txiki bat, pieza bakarreko dintelarria, puntu erdiko arkuaren formakoa, duena; eta beste bao batzuk, dintelduak; baita familiako armarria ere. Atzeko fatxadan, gezileiho batzuk dauzka beheko solairuan. 1695eko dokumentuetan eraikin hau aipatzen da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 700.000 pta.