gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '355'

ITSASOKO SAN BARTOLOME

Irudia

Saloi oinplanoko eliza, altuera bereko hiru nabe eta gurutzadura gangaz estaliriko abside poligonal dituena.
Nabearen lau atalak margoez apainduriko ertz-gangez daude estalirik. Dorre kuadrilonga elizaren oinaldean; barrenan arku zorrotzeko bi atez zulaturik dago. Arkiboltadun arku zorrotzeko portada nagusia. Zurezko egitura duen arkupea albo batean.
Aurreko eliza gotiko baten hondarren gainean (portada nagusia harena da) beste eliza handiagoa eraiki zen XVI. mendearen lehen erdian, Juan de Lizarazu eskultoreak aldare nagusiko erretaula 1575. urterako egina baitzuen.
Kapera nagusi edo presbiterioa besterik ez zen, garai hartan, gurutzadura gangaz estalirik egongo; gainontzeko guztian, aldiz, teilatu-zurajea agerian egongo zen eta, are gehiago, koru egitura, dorre edo kanpandorrearen burua eta alboetako hormeena zatirik gehiena ere zurezkoa behar zuen izan.
Dorrearen burua 1697an egin zen harriz eta 1715 eta 1717 urteen artean Gabiriko hargin maisuak ziren Iturbe anaiek zenbait obra egin zuten arkupeetan, baita urbedeinkatuontzia eta pontea ere.
Elizaren barrukaldeko eraldatze handiei XVIII. mendean ekin zitzaien; zuraren ordez harrai sartzea izan zen funtsean eraldatze hori.
Esaterako, Juan de Usalarrek nabeko harrizko pilareak eraikiak eta koru berria buruturik zeuzkan 1730 urterako.
Garai hartan ere. Martin de Rentegiagak eta Ignacio de Mendiarazek ekialdeko hormak eraiki zituzten.
1747. urtean, Miguel de Salezanek gangak egiteko ardura hartu zuen eta hurrengo urterako bukatuta zeuden.
Miguel de Salezan hil egin bait zen, Martin de Carrera arkitektuari dei egin zioten sakristia berria egin zezan eta horrek, lan hori berari enkargatu izanagatiko opari gisa, konketa edo lababo antzetsu bat egin zuen bere kontu.
XIX. mendean elizako teilatu txikitu zuen harri erauntsi baten berri daukagu, 1861eko Uztailaren 21ean hai zuzen; 1872. urtean obra handiak egin zirela ere badakigu, 32770 errealeko faktura ordaindu baitzen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eliza eta arkupeko estaldurak konpontzea, bere zurezko egiturak sendotzea eta tratatu ondoren barrukaldeko paramentoak atontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 9.500.000 pta.


EZKIO-ITSASO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net