Oinplano karratua eta hiru isurialdeko estalkia dituen eraikina. Hiru solairu. Fatxada nagusiaren itxiturak, beheko solairuan harlangaitzezko hormak ditu, entokatuak, kantoietan harlanduzko kateak dituztela. Goiko solairuan eta ganbaran, berriz, zurezko eta adreiluzko bilbadura dauka. Beheko harlangaitzezko itxitura hori duela gutxiko esku-hartze batean egina da: garai batean, sarreran arkupe zabala zeukan, baina orientazio txarragatik itxi egin zen. Gainerako fatxadak luzituta eta pintatuta daude. Aipatzekoak dira teilatu-hegalaren harburu tailatuak eta haize-babesa ere. Egungo eraikina XVIII. mendean eraiki zen, XVI. mendeko beste baten gainean, Gipuzkoako kostan oso hedatua zegoen eredu barroko bati jarraituz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 3.000.000 pta.