Eraikin hau, Txilibita izen herrikoiaz ezaguna, Hernaniko oinetxerik garrantzitsu eta zaharrenetako bat da, izan ere, Ereñozu auzoari bere izena ere eman baitio.
XVI. mendearen lehenengo erdialdean eraikia izan zen, puntu erdiko arkuan dobelatutako portadak eta Mendebaldeko eta Iparraldeko hormetan gaur egun ere ikus ditzakegun leiho soilek edo puntu erdiko arkuan eta arku konopialean erdibitutako leiho ugariek hala erakusten baitigute. Barrualdean eraikinak ez du batere interesik, sute baten ondorioz erabat txikituta gelditu baitzen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.200.000 pta.