Oinetxea da eta armarria du. Oinplano nahiko errektangularra eta bi isurialdeko estalkia ditu. Hormak harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta zurituak, eta kantoietan, bao ertzetan eta inpostetan hareharrizko harlanduak ditu. Hiru sarrera dauzka fatxada nagusian, horietariko bi duela gutxi irekiak. Ganbara dagoen parean armarria dauka.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 1.700.000 pta.